EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
U-21eko hauteskundeak
Cospedal: 'PPk autonomia bermatuko du, independentismoaren aurrean'
PPren idazkari nagusiak gogora ekarri duenez, "eskuzabaltasun handia" izan zuten "PSOErekin, lehenengo aldiz, abertzalea ez zen Jaurlaritza bat osatzeko".
Erredakzioa
Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusiak esan du urriaren 21eko EAEko hauteskundeetan PPren aldeko botoa ematea "autonomismoaren bermea" dela "EAJk eta PSOEk, egin dituzten ekintzekin, sustatu duten independentismoaren aurrean".
Cospedalek EAEko hauteskundeak izan ditu hizpide gaur, Patxi Lopez lehendakariak hauteskundeak aurreratzeko eta Legebiltzarra desegiteko dekretua sinatuko duen egunean.
Buruzagi popularraren arabera, PP da "Euskadi, Konstituzioaren baitan, Espainiaren barruan kokatzeko eta independentismoari aurre egiteko gai den bakarra".
Gogora ekarri duenez, "eskuzabaltasun handia" izan zuten "PSOErekin, lehenengo aldiz, abertzalea ez zen Jaurlaritza bat osatzeko".
"Akordioari eusten saiatu ginen arren, PSOEren jarrerak jasanezina egin zuen gure babesa", argudiatu du PPren idazkari nagusiak.