EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

30 urte Legebiltzarrean

Eguigurenek agur esan dio Legebiltzarrari

PSE-EEko presidentea Gipuzkoako zerrendetan azkena izango da; ondorioz, ez da berriro ere legebiltzarkide izango.

Jesus Eguiguren, PSE-EEko presidentea. EFE
Jesus Eguiguren, PSE-EEko presidentea. EFE
Jesus Eguiguren, PSE-EEko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSE-Eeko presidentea ez da legebiltzarkide izango urriaren 21eko hauteskunde aunomikoen ostean.

Oscar Rodriguez PSE-EEk Legebiltzarrean duen taldeko idazkariak Euskadi Irratian esan duenez, euskal sozialisten presidentea azkena izango da Gipuzkoako zerrendetan; ondorioz, ezin izango du hautatua izan.

Eguigurenek 30 urteren ostean Legebiltzarra utziko du, Ganberako presidentea izatera heldu da ibilbide honetan zehar.

PSE-EEko presidentea Jose Luis Rodríguez Zapateroren Gobernuan negoziatzaileetako bat izan zen ETArekin izandako elkarrizketetan, 2006ko su-etenaren ostean.

Loiolako negoziaketetan PSE-EEko solaskideetako bat izan zen EAJrekin eta ezker abertzalearekin, eta Arnaldo Otegirekin izan aurretiko kontaktuetako bultzatzaileetako bat izan zen. Eguiguren Arnaldo Otegirekin bildu zen Txillarre baserrian 2001ean.

Angel Amigoren Memorias de un conspirador  dokumentalean eman zuen Eguigurenek politika uzteko asmoaren berri. Lana udazkenean estreinatuko da.

Eguigurenek azaldu zuenez, "pertsona normala izatera itzuli nahi dut, eta nire afizioak berreskuratu", eginbeharrak "bete" ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea