EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Legegintzaldiaren balantzea
Aralar: 'PSE-EEren Gobernua iruzurrarena eta gezurrena izan da'
Dani Maeztuk kritika gogorra egin dio egungo Jaurlaritzari, 48 lege-proiektu onartzeko egutegia aurkeztu eta % 30 ere ez dutela bete leporatuta.
Erredakzioa
PSE-EEren Gobernua "iruzurra"rena eta "gezur" handiena izan dela adierazi du Dani Maeztu Aralarreko koordinatzaileordeak.
Maeztu prentsaurrekoa eman du Jaurlaritzako egoitzan, Gasteizen, bukatzear dagoen legegintzaldiaren balantzea egiteko.
Aralarreko ordezkarien hitzetan, PSE-EEren Gobernua lehen gezur handi baten ondorioz sortu zen, hauteskunde kanpainan sozialistek PPrekin itunik ez zutela egingo ziurtatu baitzuten.
"Hasierako gezur handi horrek" Patxi Lopez Ajuria Eneara eraman zuen, baina ez Exekutiboaren ardura hartu eta "zeozer eraikitzeko, abertzaleak Gobernutik bidaltzeko baizik", ezker abertzalea legez kanpo utzita.
Onartu gabeko legeak
Dani Maeztuk kritika gogorra egin dio egungo Jaurlaritzari, 48 lege-proiektu onartzeko egutegia aurkeztu eta % 30 ere ez dutela bete leporatuta. Onartu gabe geratu direnen artean Udalerrietako lege-proiektua dago, ezinbestekoa Erkidegoko erakundeen antolaketarako, baita Etxebizitzaren lege-proiektua ere.