EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

18:50

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Lehendakarigai

Patxi Lopez PSE-EEren Arabako zerrendaburua izango da hauteskundeetan

Erredakzioa

Bertan legebiltzarkide bat lortzea Bizkaian baino sei aldiz errazagoa delako eta lehendakariaren "bultzada" aprobetxatzeko hartu dute erabakia.

  • Patxi Lopez, lehendakarigai izendatu zutenean.

    Patxi Lopez, lehendakarigai izendatu zutenean. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Patxi Lopez (Portugalete, Bizkaia) lehendakari eta PSE-EEren idazkari nagusia Arabako zerrendaburua izango da urriaren 21eko hauteskunde autonomikoetan.

Patxi Lopezek Arabako PSE-EEk egindako proposamena onartu du horrela, Txarli Prieto Arabako sozialisten buruak prentsaurreko batean jakitera eman duenez.

Prietok azaldu duenez, datorren larunbatean onartuko dituzte Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hautagaitzak.

Patxi Lopez iragan abuztuaren 30ean berretsi zuten sozialisten lehendakarigai.

PSEtik azaldu dutenez, legebiltzarkide bat lortzea Bizkaian baino sei aldiz errazagoa delako eta lehendakariaren "bultzada" aprobetxatzeko erabaki dute Patxi Lopez Arabako zerrendaburu izatea. Arabak eta Bizkaiak 25na legebiltzarkide hautatzen dituzte, baina Arabak sei aldiz biztanle gutxiago ditu Bizkaiak baino.

PP: ‘Arabarrentzako mespretxua da Patxi Lopez Arabako zerrendaburua izatea’

Iñaki Oyarzabal PPko EAEko idazkari nagusiak azaldu duenez, Patxi Lopez Arabako PSE-EEko zerrendaburua izatea "mespretxua" da arabarrentzat, lurralde horrekin ez duelako inolako loturarik, ezta Gasteizen bizitzeko asmorik ere.

Patxi Lopez hauteskundeetan Arabako zerrendaburua izateko PSE-EEren erabakia kritikatu du Oyarzebalek, eta Arabako sozialisten ahultasunaren erakusle dela nabarmendu du, "ez dutelako Arabarentzako proposamen propiorik".

Oyarzabalen ustez, ez da Arabaki PSE-EEren eskaera izan, "eskualdeko zuzendaritzak inposatuta izan da, Arabako sozialistek duten garrantzi txikia eta Bizkaiko zerrendan lekua egiteko beharra kontuan hartuta.

Oyarzabalek esan duenez, Patxi Lopez "ez da Araban bizi izan, eta urteotan ez da kezkatu Gasteizeko eta Arabako interesengatik", ondorioz, "erabaki hori arabarrentzako mespretxua da".






Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena