EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskundeak

Lopez: 'Ezker abertzalearekin egindako bilerak formaltasun hutsa dira'

EAEko hauteskundeen ostean PSE-EEk koalizio abertzalearekin ez duela "itunik" egingo berretsi du Patxi Lopezek bi alderdien artean "alde izugarria" dagoelako.

Patxi Lopez lehendakaria.
Patxi Lopez lehendakaria.
Patxi Lopez lehendakaria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEren eta ezker abertzalearen artean egindako bilerak "formaltasun hutsa" besterik ez direla adierazi du Patxi Lopez lehendakari eta EAEko 2012ko hauteskundeetarako lehendakarigai sozialistak.

RNEn egindako elkarrizketa batean, ukatu egin du "bilerak gai-zerrenda batekin" egin izana, eta "legezkoak diren bi alderdiren artean egindako elkarrizketa normalak" direla esan du; "formaltasun hutsa".

Halaber, hauteskundeen ostean bere alderdiak ez duela EH Bildurekin "akordiorik egingo" berretsi du, bi alderdien artean "balio moral eta etikoen mailan tarte handia dagoelako". Gainera, "gobernatzen ari den tokietan, kudeaketa ezaren eta geldiketaren isla" direla esan du. "Garapenaren eta ongizatearen kontrakoak dira".

Bilduk ez dituela hauteskundeak irabaziko uste du: "Ez da bigarren indarra izatera ere iritsiko", adierazi du.

Bestalde, Josu Uribetxebarria aske uztearen inguruko auzian PPren barruan sortu den "gatazkagatik" penatuta agertu da; izan ere, "zuzenbide estatuaren ezarpena da, eta guk, eztabaida sortu beharrean, horren alde egin behar dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea