EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Urriaren 21
Equo alderdi gisa erroldatu da, urriaren 21eko hauteskundeetarako
Aitor Urresti lehendakarigaiaren esanetan, Legebiltzarrean ordezkaritza lortzen badute, "fracking" proiektua geldiarazten saiatuko dira.
Erredakzioa
Aitor Urresti Equo Berdeak alderdiaren lehendakarigaiak iragarri duenez, Arabako "fracking" proiektua eta Gipuzkoako erraustegia geldiarazten saiatuko dira urriaren 21eko hauteskundeetan Eusko Legebiltzarrean sartzea lortzen badute.
Equok alderdi gisa erroldatzeko paperak aurkeztu ditu gaur goizean Hauteskunde Batzorde Zentralean, Eusko Legebiltzarrean.
Hedabideen aurrean, gutxienez eserleku bat lortzea helburu dutela azaldu du Aitor Urrestik.
Horren esanetan, Equo Berdeak "ekologia politikoaren alderdia eta Europako Berdeek Estatuan duten erreferentea" da, eta politika egiteko modu berriak abiatuko ditu.
Hauteskundeetan ordezkaritza lortzen badute, hainbat proiektu energetiko geldiarazten saiatuko direla nabarmendu dute. Besteak beste, Araban gasa erauzteko "fracking" proiketua eta Gipuzkoako erraustegia aipatu dituzte.
Urrestik azaldu duenez, alderdia energia berriztagarrien eta etekinen ekonomiatik ekoizpen eredu ez kutsakorretara pasatzearen aldekoa da.