EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde-proposamena

Lehendakariak enpresa txikien gaineko zergak murriztea proposatu du

% 24tik % 18ra jaistea galdegin du. Era berean, zergak igo nahi dizkie 2 milioitik gorako etekinekin inbertsioak egiten ez dituztenei eta enplegua sustatzeko egitasmoetan parte hartzen ez dutenei.

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EITB
Patxi Lopez lehendakaria.
Enpresa txikien gaineko zerga tipoa % 24tik % 18ra jaistea nahi du Lopezek

02:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak enpresa txikien gaineko zerga tipoa % 24tik % 18ra jaistea proposatu du. Era berean, zergak igo nahi dizkie 2 milioitik gorako etekinekin inbertsioak egiten ez dituztenei eta enplegua sustatzeko egitasmoetan parte hartzen ez dutenei.

PSE-EEren lehendakarigaiak, Forum Europak antolatuta, Bilbon emandako hitzaldi batean  azaldu duenez, "berehala" aplikatzeko eta hiru urteko epea izango duten neurriak ezarri nahi ditu diru gehiago biltzeko. Hala ere, etorkizunari begira, "erreforma fiskala" egin nahi du, akordio politiko handi baten bitartez.

Hori horrela, Elkarteen gaineko Zergaren tokian Enpresen Etekinen gaineko Zerga jarri nahi du, etekin handiak eduki eta "berriro inbertitzen ez" duten enpresei zuzenduta.

Gainera, zerga murriztu nahi die 25 langile baino gutxiago dituzten enpresei, horiek baitira, lehendakariaren arabera, "Euskadin enpleguari eusteko esfortzu handiena egiten dutenak".

"Esfortzu berezia" eskatuko die 120.000 euro baino gehiago irabazten dutenei

"Premiazko" neurrietako beste bat urtean 120.000 euro baino gehiago irabazten dutenei zuzenduta egongo da, izan ere, % 60ko zerga tipoa ezartzea proposatu du, eta milioi bat eta erdi baino gehiagoko ondarea dutenentzat beste zerga bat sortzea, Ondarearenaren ordezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea