EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Murrizketak

PPk ETBko kate guztiak pribatizatzea proposatuko du, ETB-1 salbu

Antonio Basagoiti Euskadiko popularren buruak euskarazko katea orain arte bezala uztea proposatuko du, euskaldunek euskarazko kate bat izateko eskubidea dutelako.

Antonio Basagoiti. Foto: EFE
Antonio Basagoiti.
Antonio Basagoiti. Foto: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti popularrak Euskal Telebistako lau kateetatik hiru pribatizatzea eta ETB-1 mantentzea proposatuko duela jakinarazi du, gaur goizean Espainiako irrati kate batean egin dioten elkarrizketan.

ETBn telebista kate publiko bat uztea proposatuko du, ETB-1, euskara hutsean emititzen dena, hain zuzen ere. Izan ere, Basagoitiren hitzetan "ezin liteke ospitaleak hornitzeko, behar dutenei laguntza soziala emateko eta lanpostuak sortzeko dirurik ez egotea eta lau telebista-kate publiko izatea."

Euskadiko popularren buruak ETB-1 kateak publikoa izaten jarraitu behar duela uste du, "euskal hiztunek euskarazko telebista kate bat izaten jarraitzeko eskubidea dutelako". ETBko gainerako telebista kateak, berriz, pribatizatzeko proposatuko du Antonio Basagoitik.

Euskal Irrati Telebistako edukien gaineko iritzia ere eman du euskal politikariak. Horren iritzian, "ETBk ez du uste du ETBk ez duela dirua filmak ekoizten, reality showak egiten eta gainerako telebista komertzialekin lehiatzen xahutu behar; hobe da diru-partida horiek ospitaleak egiteko edo industria sektoreari bultzada emateko erabiltzea". Hala ere, Basagoitiren ustez, "EAJk ez du inoiz onartuko Alderdi Popularraren proposamen hori; Eusko Alderdi Jeltzaleak bere herria, Euskal Herria, egiteko erabili nahi baitu ETB".

Oro har, administrazio publikoen gaineko iritzia ere eman du EAEko hauteskundeetan lehendakarigai izango den hautagaiak. Hala, "eskumenak argitu" eta legebiltzarkideen kopurua jaistea proposatu du. Dena den, Euskadiko popularren burua ezkor agertu da, ez baitu uste EAJk proposamen hori onartuko duenik. "Politika arloan murrizketak egingo ditugu, ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko, eta ETB da horren adibide", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea