Itxi

X-autonomicas vascas-X

X-autonomicas vascas-X

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Murrizketen aurka

Rajoyren murrizketen aurrean, Euskadi eredua goraipatu du Rubalcabak

Erredakzioa

Patxi Lopezen Jaurlaritzak luxurik gabeko, baina murrizketarik gabeko politika egiten duela goraipatu du Rubalcabak Gasteizen.

00:59
Rubalcabak EAE-aren eredua goraipatu du Eitb

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari orokorrak eskuineko neurrien aurrean Jaurlaritza jarri du adibide gisa. Halaber, EAEko hauteskundeak Espainia osoarentzat "oso garrantzitsuak" izango direla esan du, "erkidego honetatik murrizketak bertan behera utzi daitezkeelako".

PSE-EEk urriaren 21eko hauteskundeetarako zerrendak aurkeztu ditu Gasteizen, eta bertan, Rubalcabak Patxi Lopez lehendakarigaiari babesa eskaini dio. Bakearen eta askatasuna berreskuratzearen merituak egotzi dizkio lehendakariari.

Patxi Lopezen Jaurlaritzak luxurik gabeko, baina murrizketarik gabeko politika egiten duela goraipatu du, eta Rajoyren hezkuntzako edo osasuneko murrizketen aurrean, Euskadin eskola porrotean edo itxaron zerrendetan murrizten dela esan du.

Hori dela eta, EAEko hauteskundeak Espainia osoarentzat oso garrantzitsuak izango direla uste du, gobernu berriak hartuko dituen neurriek etorkizuneko murrizketak geldiarazi ditzaketelako. Ildo honetan, EAEn, Andaluzian eta Asturiasen, legez kanpoko atzerritarrak ez artatzeko agindua errefusatu dutela ekarri du gogora.

Azkenean, "ez du erkidego bakar batek ere ezarriko", adierazi du.



  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena