EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskundeak

EQUO Berdeak koalizioak EAEko hautagaitzak aurkeztu ditu

"Herritarrei politikan beren garrantzia bueltatuko dien alternatiba" izan nahi dutela adierazi dute.

Aitor Urresti eta Juantxo López de Uralde. Argazkia: EFE
Aitor Urresti eta Juantxo López de Uralde
Aitor Urresti eta Juantxo López de Uralde. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EQUO Berdeak Euskal Ekologistak bere hautagaitzak aurkeztu ditu EAEko hauteskundeetarako. Taldeak "politika egiteko era berrien alde apustu" egiten duela esan du eta "herritarrei politikan beren garrantzia bueltatuko dien alternatiba logikoa izan nahi du".

EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeko hautagaiak Aitor Urresti, Arabako zerrendaburu eta lehendakarigaia; Monica Monteagudo, Gipuzkoako zerrendaburua; eta Rosa Martinez, Bizkaiko zerrendaburua dira. "Ez dago politikari profesionalik eta, taldeko asanblea-bizitzan parte hartzeaz gain, elkarte, GKE edota beste mugimendu batzuetatik datozen pertsonak" daudela aipatu dute.

"EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak krisi ekonomiko, ekologiko eta sozialari erantzun eraginkorrak emateko gai izan ez diren ohiko alderdien alternatiba izan nahi du".

Hauteskunde programa eta hautagaitzak datorren larunbatean, hilak 22, aurkeztuko dituzte jendaurrean Gasteizen egingo den ekimen batean. Bertan, taldeko hainbat pertsona ezagunek parte hartuko dute, EQUO federalekoak eta Alderdi Berde Europarrekoak, esaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea