EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Alderdi ekologista

Equok lehen aldiz Legebiltzarrean sartzea du jomuga

Equok "espazio politiko berdea" sortu nahi du. Atez ateko sistemaren eta bosgarren edukiontziaren alde daudela esan dute. Halaber, AHT eta Pasaiako kanpo portua errefusatu dituzte.

Aitor Urresti eta Juantxo López de Uralde. Argazkia: EFE
Aitor Urresti eta Juantxo López de Uralde.
Aitor Urresti eta Juantxo López de Uralde. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Equo-Berdeak alderdi ekologistak EAEko hauteskundeetan Legebiltzarrean ordezkaritza lortzea du helburu, aurreko hauteskunde orokorretan, Espainia osoan lortu zituen 350.000 botoetatik portzentaje handiena Araban lortu ostean.

Juantxo Lopez de Uralde Equoko bozeramaileak, Aitor Urresti alderdiko lehendakarigaiak eta Monica Monteagudo Gipuzkoako zerrendaburuak prentsaurrekoa eman dute Donostian.

Bertan, euren kalkuluen arabera, aurreko hauteskunde orokorretan lortutako 350.000 botoak lortuta, hauteskunde-lege "justua" egon balitz, bost diputatu lortuko zituztela azaldu dute, baina, indarrean dagoen sistema dela eta, Compromisekin koalizioan bakarra dutela adierazi dute.

Espainia osoan alderdiak 15.000 kide dituela esan dute, eta "espazio politiko berdea" sortzea dute helburu. Halaber, EAEko hauteskundeetara begira, "ilusioa eta itxaropena" dutela azaldu dute.

Monica Monteagudo Gipuzkoako zerrendaburuak esan duenez, atez ateko zabor bilketaren eta bosgarren edukiontziaren alde daude, "aldez aurretik herritarrei galdetuz, eta denen artean bilketa sistema koherente bat ezartzeko".

Erraustegiaren aurka azaldu dira, "kutsatu egiten baitu", eta birziklatzea bultzatzeko politikak sustatu behar direla uste dute.

Bestalde, Pasaiako kanpo portua eta Abiadura Handiko Trena errefusatu dituzte, "ez dietelako gizartearen egiazko beharrei erantzuten, interes ekonomiko pribatuei baizik".

Azkenik, "hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko politikak" sustatu nahi dituzte, "higiezinen eta lurraren ondarea ongi kudeatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea