EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Aurrekanpaina
PSE: 'Foronda itxi egingo dute berriz ere 24 ordu funtzionatu ezean'
PSE-EEren Arabako hautagaiak Forondako aireportuko enpresa batzordearekin bildu dira.
Erredakzioa
Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, Forondako aireportua (Gasteiz) "itxi" egingo dute berriz ere 24 ordu funtzionatu ezean.
PSE-EEk Araban aurkeztutako zerrendako hainbat hautagai Forondako enpresa batzordearekin batzartu dira gaur.
Aireportuak eguneko 24 orduetan funtzionatzen zuen abuztua arte. Harrezkero, baina, erdira murriztu zuten jarduera, eta egun 12 ordu baino ez dago zabalik egunean (20:30etik 08:30era, astelehenetik ostiralera).
Prieto murrizketa horren aurka agertu da, eta aireportuaren tasak igo izana ere kritikatu du.
Horren esanetan, erabaki horren ondorioz hainbat hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu dituzte, baina sozialistek "borrokan" jarraituko dute Forondaren bideragarritasuna defendatzeko.
Horren ildotik, 2013ko Aurrekontuetan Foronda sustatzeko proposamenak aurkeztuko dituztela aurreratu du.