Itxi

X-autonomicas vascas-X

X-autonomicas vascas-X

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Autogobernu handiagoa

Urkullu: 'Euskadik Estatu-ahalmen handiagoa izateko aukera du'

Erredakzioa

"Euskadirako itun handia" proposatu du EAJko lehendakarigaiak. Halaber, "bakea Euskadirako aukera eta motorra izan" daitekeela azpimarratu du jeltzaleak.

01:00
'Euskal estatu bat' posible dela uste du EAJk

"Euskadirako itun handia" proposatu du larunbat honetan Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak. Jeltzalearen arabera, behin indarkeria amaituta, Euskadik autogobernu handiagoa lortzeko aukera du, "Estatu-ahalmen handiagoa izateko aukera du", hain zuzen ere.

Urkullu Donostian izandako aurre-kanpainako ekitaldi batean egon da, Josega Egibar EAJko Gipuzkoako presidentearekin eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarrerako presidentegaiarekin.

"Bakea Euskadirako aukera eta motorra izan" daitekeela azpimarratu du Urkulluk, "baita krisitik irteteko ere". Gauzak horrela, "alderdi politikoek etorkizuneko itun handia hitzartzeko unea da".

Terrorearen motxila

"Itun horren alde egingo dugu lan, aurrerapauso honen alde, alegia, terrorearen motxilari gabe, guztia posiblea delako", esan du jeltzaleak, "autogobernu handiagoa posiblea da, Euskadirako itun handia egiteko aukera dago. Euskadik Estatu-ahalmen handiagoa izateko aukera du".

"Kontzerturako eskumen, politika ekonomiko eta industrial gehiago lortzea eta enpresei babes handiagoa eskaintzea" defendatu du Urkulluk. "Horretarako euskaldunok behar duguna herri-itunak dira, aurrera egiteko bide bakarra delako", nabarmendu du.

EAJko lehendakarigaiak adierazi duenez, "Euskadik ez du plan bat behar, ehun baizik, beharrezkoa den guztia krisitik irtetzeko, eredu teorikoetan denbora galtzen ibili baino, ahal den guztia egin behar dugu".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena