EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Modubar: Grebaren aurrean 'batasun sindikala egotea nahiko genuke'

Ezker Batua-Berdeak koalizioko Raquel Modubar hautagaiak adierazi du bere alderdiak ez duela inoiz itunik egingo 'langileen eskubideak edota zerbitzu publikoak murriztu dituztenekin'.

Raquel Modubar Ezker Batua-Berdeak koalizioko lehendakarigaia. Argazkia: EITB
Raquel Modubar Ezker Batua-Berdeak koalizioko lehendakarigaia.
Raquel Modubar Ezker Batua-Berdeak koalizioko lehendakarigaia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Raquel Modubar

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Raquel Modubar lehendakarigaiak gaineratu du bere alderdiak ez duela "inoiz" itunik egingo "langileen eskubideak edota zerbitzu publikoak murriztu dituzten horiekin".

EAEko hauteskundeen osteko balizko itunez galdetuta, Ezker Batuko hautagaiak azpimarratu du herritarrekin duela konpromisoa. "Gure programari eutsiko diogu, eta bide horretan alderdiren batekin bat eginez gero, baliteke itunen bat sortzea". Lanpostuak sortzeko beharra ere azpimarratu du Raquel Modubar lehendakarigaiak, eta horretarako "zerbitzu publikoak indartu eta energia berriztagarriak bultzatu" behar direla uste du. Bestalde, horren hitzetan, ez da "identitate eztabaiden garaia" eta beharrezkoa da enpleguaz eta etxebizitzaz hitz egitea".

Ezker Batuaren helburua "benetako arazoak, ekonomia eta gizartea" konpontzea dela esan ostean, errepublikaren eta federalismoaren aldeko aldarria egin du Modubarrek. Era berean, "EAJ, PSE edota PP alderdiek defendatzen duten politika neoliberalaren aurrean" borroka egiteko deia egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea