EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hautagaitzak

Alderdiek ezingo dute kanpainan 1,5 milioi euro baino gehiago gastatu

Legebiltzarrean ordezkaritza lortzen duten alderdien diru-laguntza publikoak % 7 areagotuko dira aurreko hauteskundeekin alderatuta.

EAEko hauteskundeetan aurkeztuko diren alderdiak. EITB
EAEko hauteskundeetan aurkeztuko diren alderdiak.
EAEko hauteskundeetan aurkeztuko diren alderdiak. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 21eko EAEko hauteskundeetara hiru probintziatan aurkeztu diren alderdiek ezingo dute kanpainan 1,5 milioi euro baino gehiago gastatu, hau da, 2009. urteko hauteskundeetan baino 100.000 euro gehiago.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan batera aurkeztuko diren alderdien, federazioen, koalizioen edo elkarteen gastuen muga zehazten duen Herrizaingo Sailaren agindua.

Bestalde, Araban aurkeztuko diren alderdien gastu muga 340.669 eurokoa da; Gipuzkoan 694.719 eta Bizkaian 694.355 euro.

Gastu hauek kalkulatzeko baremoa Legebiltzarrerako Hauteskunde Legean zehaztuta dago eta ondorioz, hautagaitza guztiek nahitaezbete behar dute. Bizkaian 17 hautagaitza egongo dira, Gipuzkoan 13 eta Araban 16. Hautagaitzek egunkari eta irrati pribatuetan publizitatea kontratatu ahal izango dute kanpainan. Hala ere, gastu horrek ezin du gainditu aurreikusitako gastuaren % 20.

Alderdiek ekitaldiak egin ahal izateko erabilera publikorako doan dauden lokal ofizialak erabili ditzakete. Udalek eguneratu behar dituzte esparru horien zerrendak eta alderdien erabilerarako kudeaketa.

Bestalde, Legebiltzarrean ordezkaritza lortuko duten alderdien diru-laguntza publikoak % 7 areagotuko dira aurreko hauteskundeekin alderatuta; denera 5 milioi euro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea