EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Herri galdeketa

Legebiltzar berriak erreferendumaren gaia aterako du, Mintegiren ustez

EH Bildu koalizioko lehendakarigaiaren iritziz, 'ideia hori kalean dago', eta gainera, bere koalizioa 'Europan estatu libre' bat sortzeko elkarlanean lan egiteko prest dagoela adierazi dio EAJri.

Laura Mintegi, EH Bilduko koalizioko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Laura Mintegi, EH Bilduko koalizioko lehendakarigaia.
Laura Mintegi, EH Bilduko koalizioko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi

Katalunian irekita dagoen eztabaida "interesgarria" da Laura Mintegirentzat, eta gaia gertutik jarraitzen ari dela dio, EH Bilduren programan baitago "lehenago edo geroago hiritarrei independentziaren gainean galdetzea".

Lehendakarigaiak goizeko agerraldian adierazi du, bere koalizioak erreferendumaren aldeko apustua egiten duela, eta Karta Magna aldatzearen alde agertu da, ekimen horrek Konstituzioarekin talka egiten badu.

"Ideia hori kalean dago eta kalean dagoena Legebiltzarrera eraman beharko da", adierazi du Laura Mintegik. "Beraz, Legebiltzarrak ezin du autismorik izan. Gai horri aurre egin beharko dio, kalean dago eta. EH Bildu koalizioan ziur gaude hurrengo Legebiltzarrak gai hori jorratuko duela".

Estatu libre bat EuropanKoalizioak "Europan estatu libre bat" eratzeko konpromisoa duela adierazi du Laura Mintegik, Bilboko I Berbagunean parte hartu aurretik kazetarien aurrean egindako agerraldian. EH Bildu prest dago ildo horretan lan egiteko, bai EAJrekin eta "baita ildo horretan lan egin nahi duen edozein alderdi politikorekin".

Bestalde, Iñigo Urkulluk egindako adierazpenak ahotan hartu ditu Laura Mintegi lehendakarigaiak. Urkulluren hitzetan, gogo biziz dago "Rajoy jaunari bakea lortzeko". EH Bilduko lehendakarigaiak gaineratu du "Bakegintzan sakontzeko eta Europan estatu libre bat eratzeko asmoa daukagu, eta ideia bera duten alderdi politikoekin eta pertsonekin lan egingo dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea