EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Plebiszitu

'Kapitalismo eta ekonomia solidarioaren artean erabaki beharko dugu'

Alba Gutierrez EBko Gipuzkoako zerrendaburuak esan duenez, "datozen hauteskundeetan sistema kapitalista baten eta ekonomia solidario baten artean erabaki beharko dute herritarrek".

Alba Gutierrez eta Jose Navas (EB). Argazkia: EFE
Alba Gutierrez eta Jose Navas (EB). Argazkia: EFE
Alba Gutierrez eta Jose Navas (EB). Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alba Gutierrez EBko Gipuzkoako zerrendaburuak esan duenez, "eskumak sustatutako sistema kapitalista zahar baten eta ekonomia solidario batean oinarritutako eredu berri baten artean erabaki beharko dute herritarrek datozen hauteskundeetan".

Ohar baten bidez Ezker Batuak azaldu duenez, "herritarrek bi aukera desberdinen artean erabaki beharko dute: Angela Merkelen aurrean amore ematen duen boterea edo kalean dagoen eta herritarren aldarrikapenak kontuan hartzen dituen botere ezkertiar solidarioa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea