EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Kritikak EAJri

Arriolak 'Ibarretxe Plana lurpetik ateratzea' egotzi dio Urkulluri

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari orokorrak EAJko lehendakarigaiak Alderdi Egunaren baitan egindako diskurtsoa kritikatu du.

Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia.
Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola PSE-EEko idazkari orokorrak “Ibarretxe Plan zaharra lurpetik ateratzea” leporatu dio Iñigo Urkulluri, “erabakitzeko eskubidea” ahotan hartu eta Euskadi “Europako nazio gisa” aurkeztu zuelako.

Urkulluk “Ibarretxe planeko betiko kontsigna eta premisa zaharrak” aireratu zituela azpimarratu du Arriolak Donostian egin duen prentsaurrekoan. Halaber, Iñigo Urkulluk Alderdi Egunaren baitan egin zuen diskurtsoa kritikatu du, jeltzaleak Euskadi Europako nazio izateko beharra azpimarratu baitzuen, gainerako herriekin parez pare neurtzeko.

“Urkulluk eta EAJk aukera baldin badute, Ibarretxe Planaren atal berri bat aterako dute mahai gainera, eta berriz ere iraganera, gatazka politikoaren garaira, jauzi egingo dugu”, azaldu du Arriolak prentsaurrekoan.

“EAJren jarrera zein den ikusten ari gara Gipuzkoan”, eta duela gutxi jeltzaleen abstentzioari esker Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusian independentziaren alde aurkeztutako mozioa onartu zela gogoratu du buruzagi sozialistak.

Arriolak jarrera anbiguoa izatea egotzi dio EAJri: "Euskadin gauza bat esaten du, eta beste bat, oso bestelakoa Madrilen, baina diskurtso soberanista argi eta garbi eginez". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea