EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

18:18

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Gipuzkoako Aldundia

Bilduk 'naziek bezala' jokatzen du, Basagoitiren ustez

Erredakzioa

EAEko PPko presidentea Gipuzkoako Aldundiari buruz aritu da, eta Bilduk lehiaketa publikoetatik euskara menderatzen ez duten teknikariak kentzea kritikatu du.

  • Antonio Basagoiti PPren Euskadiko presidentea. Argazkia: EITB

    Antonio Basagoiti PPren Euskadiko presidentea. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak Gipuzkoako Aldundiak "naziek bezala" jokatzen duela esan du, Bilduk euskara ondo menderatzen ez duten teknikariak lehiaketa publikoetatik kentzen dituelako. "Juduak dira gaztelaniaz hitz egiten dutenak", esan du, eta Rajoyren Gobernuari "hartu beharreko neurriak aztertzeko" eskatu diola iragarri du.

Basagoiti eta Alicia Sanchez Camacho Kataluniako PPko presidentea EAEn eta Katalunian izango diren hauteskundeei buruz hitz egiteko bildu dira, Arabako PPren egoitzan.

Gipuzkoako Aldundiak agerraldietan euskaraz bakarrik egiteko erabakiari buruz, EAEko PPko presidentearen ustez, "Aldundiak nazien jarrera du".

Gainera, EAJri leporatu dio egoeraren erantzukizuna; izan ere, "eurek utzi zioten boterea Bilduri".

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena