EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Pentsio sistema
EAJ: 'Euskal pentsio sistema egungoa bezain bideragarria litzateke'
Pentsiodunei ez beldurtzeko eskatu diete, eta krisiaren ondorioz pentsioek murrizketarik jasan ez dezaten lan egingo dutela ziurtatu dute. Arabarrei telefonoz deituko diete, proposamenak azaltzeko.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko presidenteak gaur eguerdian baieztatu du “euskal pentsio sistema Espainiakoa bezain bideragarria” dela, eta Patxi Lopezek esandakoei, Euskal Herri independente batean pentsioak arriskuan egongo liratekeela alegia, beldurrik ez izateko eskatu die pentsiodunei.
Ortuzar euskal pentsiodunekin elkartu da gaur eguerdian Benidormen eta “EAJk krisiaren ondorioz pentsioak ez murrizteko" lan egingo duela adierazi du.
Alacanteko Benidorm hirian egin duten topaketan, “falta diren eskumenak Euskadik bere gain hartzea” eskatzeko unea iritsi dela adierazi du, Andoni Ortuzarrek.
Proposamenak telefonoz azaldu dituzte
Hauteskunde kanpainan, EAJk telefonoz deituko die Arabako herritarrei, hauteskunde proposamenen berri emateko.
Guztira alderdiko 250 kidek eta jarraitzailek egingo dituzte telefono deiak, eta, telefono finkoa duten ia arabar guztien etxeetara deitzeko asmoa dute. Horretarako, orrialde zurietan ageri diren telefono zenbakietara joko dute.
Jeltzaleen proposamenak jakitera ematez gain, herritarren iritziak biltzeko helburua dute, solasaldi ''atsegin'' batekin. Adinez nagusi diren pertsonekin hitz egingo dute, eta ''ez zaie inolaz ere botoa eskatuko'', EAJk ohar batean argitu duenez.
Urriaren 5etik 19ra bitartean egingo dituzte telefono deiak, 10:00etatik 21:30era.