EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

BESTEAK

Arana: 'Ezker Anitzak ez du EAJrekin ez PPrekin pakturik egingo'

Bestalde, EQUO Berdeak Euskal Ekologistak, Ertzaintzan, animaliekiko tratu txarretan eta zigorretan espezializatutako unitate bat sortzea proposatu du.

Arana: 'Ezker Anitzak ez du EAJrekin ez PPrekin pakturik egingo'. Irudia: EITB
Arana: 'Ezker Anitzak ez du EAJrekin ez PPrekin pakturik egingo'
Arana: 'Ezker Anitzak ez du EAJrekin ez PPrekin pakturik egingo'. Irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Arana Ezker Anitza-IUren lehendakari izateko hautagaiak esan duenez, bere alderdiak ez du urriaren 21eko hauteskundeen ostean "eskumarekin pakturik egingo", EAJ eta PPrekin hain zuzen, "inolako testuinguruan ez egoeratan".

Aranak Jon Hernandez eta Isabel Salud alderdiaren Gipuzkoako eta Arabako hautagaiekin, hurrenez hurren, batera egin du agerraldia Bilbon, hauteskunde kanpaina abiarazteko ekitaldian.

Alderdiaren hainbat kidek eta lagunek, eta Ezker Anitza-IUren hautagai nagusiek Euskalduna zeharbidean egin dute ekitaldia, eta bertan Mikel Aranak esan du bere alderdiak ez duela "kapitalismoa kudeatu nahi, suntsitu baizik".

EQUO Berdeak Euskal Ekologistak-en aurkezpena

EQUO Berdeak Euskal Ekologistak alderdiaren esanetan, ezinbestekoa da animaliek oinarrizko eskubide batzuk izatea, bizitzarako, segurtasunerako, torturaren eta esklabotzaren aurrean babeserako eskubideak, esaterako. Hau da, tratu txar fisiko zein psikologikoak ekiditea eta norbanakoaren askatasuna bermatzea.

Urriaren 21eko euskal hauteskundeetarako programa osatzen duten proposamenetako bat da EQUOk aurkeztu duena. Helburu hori lortzeko, EQUOren arabera, ezinbestekoa da animaliek oinarrizko eskubide batzuk izatea, bizitzarako, segurtasunerako, torturaren eta esklabotzaren aurrean babeserako eskubideak, esaterako.

Halaber, Ertzaintzan, animaliekiko tratu txarretan eta zigorretan espezializatutako unitate bat sortzea beharrezkoa dela ikusten du, beste erkidego batzuetan dagoen SEPRONAren antzerako zerbait izango litzatekeena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea