EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

Euskal Herria Europan estatu libre bat izateko lan egingo du EH Bilduk

Burujabetza eta ezkerreko politikak izango dira EH Bilduren ardatz nagusiak.

EH Bilduren kanpaina hasierako ekitaldia, Gasteizen Argazkia: Efe
EH Bilduren kanpaina hasierako ekitaldia, Gasteizen  Argazkia: Efe
EH Bilduren ekitaldia Gasteizen

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiak adierazi duenez, "Euskal Herria Europan estatu libre" bat izateko helburua izango du, eta helburu hori lortzeko "akordioaren alde" lan egingo duela zehaztu.

Urriaren 21eko hauteskundeetako ekitaldi nagusia Gasteizen egin du EH Bilduk, Probintzia Plazan. Ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak osatzen duten koalizioak, Eusko Legebiltzarretik "beste politika" bat egiteko asmoa duela agertu du Mintegik kanpaina hasierako ekitaldian.

Bi ardatz nagusi ditu EH Bilduren proiektuak: burujabetza eta ezkerreko politikak bultzatzea. "Independentzia eta justizia sozialean oinarritutako gizartea nahi dugu", esan du Mintegik.

Ekonomia

Ekonomiari dagokionez, azpiegitura handien gastua murrizteko asmoa azaldu du, "ez baitie herritarren interesei erantzuten", eta aurreztutako dirua gizarte politikoei bideratuko zaiela agindu du.

Mintegik gogoratu duenez, EH Bildu hautagaitzako kideek kontratu "etiko" bat sinatu dute hedabideetako ordezkarien aurrean, eta lan zintzoa, leiala eta gardena egiteko konpromisoa hartu dute. Gainera, Gobernuko eta Legebiltzarreko kideen soldatak jaitsiko dituztela iragarri dute. Horren ildoan, alderdi eta erakunde nagusiak herritarren beharren eta eskarien aurrean "autistak" direla esan du EH Bilduren lehendakarigaiak.

Garoñako zentral nuklearraren jarduna luzatzearen aurka, Araban gasa ateratzeko 'fracking' teknikaren kontra eta errauste plantaren kontra hitz egin du Mintegik.

Informazio osagarria: Laura Mintegi Euskadi Pregunta saioan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea