Itxi

X-autonomicas vascas-X

X-autonomicas vascas-X

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U-21

Maneirok 'alderdi nazional bakartzat' bezala aurkeztu du UPyD

Erredakzioa

Rosa Diezek gidatzen duen alderdiaren hautagaiak "aske eta konplexurik gabeko" herritarrei Konstituzioa defendatzeko eskatu die.

00:24
UPyD ekitaldi nagusia Bilbon

Gorka Maneiro UPyDren lehendakarigaiak zalantzarik sortzen ez duen 'alderdi nazional' bakarraren hautagai bezala aurkeztu du bere burua, eta bere alderdiak "emaitza oso onak" izango dituela aurreratu du. Halaber, "Euskadik etorkizunerako bidea Espainian" duela esan du Maneirok.

UPyDren hautagaiak Francisco Sosa alderdiaren eurodiputatuarekin batera egin du agerraldia, eta Konstituzioaren alde egiteko eskatu die "konplexurik gabeko herritar askeei". "Lau alderdi handiez (EAJ, PSE-EE, PP eta EH Bildu) haratago askoz gehiago" dagoela nabarmendu du.

Hautagaiaren arabera, UPyDk aurreko hauteskundeetan jasotako boz eta eserleku kopurua handitu (aurreko legealdian legebiltzarkide bat lortu zuen, Maneiro, hain zuzen) eta bere alderdiak "demokrazia, askatasuna eta berdintasuna" defendatzen jarraituko duela esan du.

"Zalantzarik sortzen ez duen alderdi nazional bakarra gara eta EAJren nazionalismoaren, eta PP-PSE-Eek barneratutako ideia nazionalisten aurrean alternatiba bakarra gara", Maneiroren hitzetan.

Euskal erakundeen egitura aldatzearen alde dagoela adierazi du Maneirok, eta argi utzi du gizarte zerbitzuen, osasunaren eta hezkuntzaren murrizketen kontra dagoela. Halaber, hezkuntza politikan aldaketa sakona egitea proposatu du, eta "ETAren porrotean lagapenik ez egitearen" alde agertu da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena