EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

16:05

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U-21

Patxi Lopez: 'Liskarretara bueltatzea da Euskadin jokoan dagoena'

Erredakzioa

Lehendakariak promestu du "hezkuntzak eta osasunak unibertsalak eta doakoak" izaten jarraituko dutela, lehendakaria izaten jarraitzen duen heinean.

01:00
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Patxi Lopez lehendakari eta kargu horretarako hautagai sozialistak esan duenez, datozen euskal hauteskundeak oso garrantzitsuak dira herritarrek "iraganeko liskarretara" bueltatzea eta "murrizketen politika" pairatzea dutelako jokoan, eta berak ziurtatu du ez duela horrelakorik egingo.

Patxi Lopezek (gaur bere urtebetetzea da, hain zuzen, 53 urte ditu) Gasteizko hotel batean eman dio hasiera hauteskunde kanpainari. Bertan esan duenez, "honakoak hauteskunde oso garrantzitsuak dira" Euskadirentzat, "bestelako herrialde" bat baita, ez bakarrik ETAren indarkeriari amaiera eman zaiolako, baizik eta lehenengo Gobernu sozialista izan delako.

PSE-EEk defendatzen duena "herriz herri, kalez kale, guztiei" kontatzeko askatasuna duela gogoratu ostean, lehendakariak ohartarazi nahi izan du euskal herritarrek hauteskunde hauetan jokoan dutena nazionalistek sustatu zuten "iraganeko liskarretara" bueltatzea dela, edo "elkarren arteko ulermen-giro batean aurrera egitea".

"Plan eta proiektu independentistetara itzultzea jokatzen ari gara" edo Euskadi "guztion artean" eraikitzen jarraitzea, "murrizketen politikan sartzea" ere jokoan dago, baita "eraikitzea horrenbeste kostatu zaigun" Ongizatearen Estatua mantentzea ere, azaldu du.

Lopezek esan duenez, bera lehendakaria den bitartean, "hezkuntzak eta osasunak unibertsalak eta doakoak" izaten jarraituko dute, "erretirodunek ez dute euren medikazioagatik ordaindu beharrik izango", inor ez da Euskadin jaio ez delako gaixotasunaren aurrean bakarrik geratuko eta "Rajoyren murrizketak ez dira aplikatuko".

Halaber, berriro hautatzen badute, ikerketan, hezkuntzan, enpresetan eta lanpostuak sortzen inbertitzen jarraituko dutela nabarmendu du.

"Ez da erraza izango", esan du, "horren beharrezkoak ez diren gauzetan" aurreztu beharko da eta erreforma fiskala egin beharko da krisiari aurre egiteko eta "pertsonen bizitzekin espekulatzen duten tiburoiei frenoa jartzeko".


Informzio osagarria, Euskadi Pregunta atalean.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena