EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

Urkullu: 'Posible da Euskadik estatus politiko berria izatea'

EAJren hautagaiak Donostiako Gros auzoa aukeratu du hauteskunde kanpainari hasiera emateko.

Urkullu: 'Posible da Euskadik estatus politiko berria izatea'. Irudia: EFE
Urkullu: 'Posible da Euskadik estatus politiko berria izatea'
Donostian ekin dio hauteskunde kanpainari EAJk

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EBBren presidente eta EAJren lehendakarigaiaren esanetan, "posible da Euskadin estatus politiko berri bat izatea, Europako nazio" bat bezala, baina ziurtatu du bide bakarra dagoela horretarako: "alderdi guztien arteko negoziazioa eta euskal herritarren erabaki askea eta demokratikoa".

Urkulluk datozen urriaren 21eko hauteskundeetara begira egindako kanpaina-ekitaldian esan ditu hitzok, Donostiako Gros auzoan, Katalunia plazan, jarritako karpa batean.

Jeltzaleak, hautagaiez, kideez eta lagunez inguraturik, EAJren hauteskunde programa nabarmendu du, "Euskadi Konpromisoa" aurrerakuntzaren, garapenaren eta ongizatearen aldeko programak 175 konpromiso eta 610 proposamen jaso ditu "Euskadik aurrera egin dezan".

Horren ildotik, Urkulluren esanetan, bere alderdiak krisialditik ateratzeko, zerbitzu publikoak garatzeko eta oraingo egoera ekonomikoan gehien sufritzen ari direnak babesteko lan egingo du eta, "bakean eta elkarbizitzan oinarritutako etorkizun bat" lortzeko.

Gainera, EAJk "Euskadirako estatus politiko berri baten eta Euskadik europar nazio gisa dituen interesen alde" egiten duela esan du. Ziurtatu duenez, "hori lortzeko, bide bakarra dago, alderdi guztien arteko negoziazioa eta euskal herritarren erabaki askea eta demokratikoa"."Lortuko dugu, posible da", gaineratu du.

Iñigo Urkullu hauteskunde-kanpaina "positibo" baten alde agertu da, "pentsioekin beldurra sortzen" eta "ateak" ixten dituztenen aurrean.

Hautagai jeltzaleak iragarri duenez, EAJk bere eredua azalduko du, "beldurrik, itxierarik, harresirik, eta liskarrik gabe"; eta datozen 14 egunotan proposamen guztiak azalduko dizkiete herritarrei.

Urkulluk azpimarratu du Euskadik "une oso garrantzitsua" bizi duela, jokoan baitago "krisialditik ateratzea, hori bera pairatzeko arriskuan daudenak eta zerbitzu publikoak mantentzea". "Euskadiren datozen 30 urteak dauzkagu jokoan".

Informazio osagarria, Euskadi Pregunta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea