EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

20:34

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U-21

Hauteskunde eztabaida jarraitzeko gida

Erredakzioa

Lehendakarigai guztien aurkezpen txiki batekin hasiko da eztabaida, ordezkaritza txikiena duen alderditik hasita.

  • Eztabaidan parte hartuko duten hautagaiak.

    Eztabaidan parte hartuko duten hautagaiak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EAEko hauteskundeetako sei lehendakarigaien arteko hauteskunde eztabaida lau zati handitan banatuko da: Ekonomia eta enplegua; Fiskalitatea eta gizarte zerbitzuak; esparru juridiko-instituzionala, elkarbizitza eta erabakitzeko eskubidea; Gizarte politikak, hezkuntza eta kultura.

Zati bakoitzean, hautagaiek minutu bateko tartea izango dute gaiaren inguruko iritzia helarazteko. Ondoren, eztabaida hasiko da; atal bakoitzak 12 minutuko tartea izango du. Gai bakoitzeko eztabaidan, parte-hartzaile bakoitzak bi minutu izango ditu nahi bezala banatzeko. Horretarako, kronometro baten eta moderatzailearen laguntza izango dute. Tarte bakoitzaren amaieran, hautagai bakoitzak 30 segundo izango ditu nahi duen azalpena emateko.

Eztabaidan parte hartzen duten sei hautagaietatik lauk irekiko dituzte tarteak. Alderdi bakoitzak erabaki du hasi eta itxi nahi duen zatia. Erabaki hori hartzeko, boto gehien dituen alderdiak izan du lehentasuna.

Saioa amaitu aurretik, lehendakarigaiek minutu bat izango dute herritarrei boza eskatzeko, boto gutxien dituen alderditik hasita.


EAEko hauteskundeen inguruko informazio guztia

Hautagaiak

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena