EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

EAJri, PSEri edo PPri bozkatzea inbertsio txartzat jo du Ezker Batuak

Ezker Batuko kideek krisi garaian gobernuek egin dituzten murrizketak salatu dituzte, BBVA bankuaren Bilboko egoitzaren aurrean egin duten agerraldian.

Raquel Modubar Ezker Batuko lehendakarigaia. Argazkia: EITB
Raquel Modubar Ezker Batuko lehendakarigaia.
Ezker Batua-Berdeaken ekitaldia, Gasteizen

00:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Batua-Berdeak alderdiko Raquel Modubar lehendakarigaiak "bankuen finantza boterea" salatu du gaur goizean BBVAren Bilboko egoitzaren aurrean egin duen agerraldian. EAEko hauteskunde autonomikoetan "botoa EAJ, PSE edo PPri emanez, bonu toxikoetan inbertitzen da." eta alderdi horiek "gizarteak bizi duen itolarria areagotuko dute, bai arlo ekonomikoan, osasungintzan eta baita hezkuntzan ere.", haren hitzetan.

Datozen hauteskundeetan alternatiba EB-Berdeak alderdiari bozkatzea da, Modubarren hitzetan: "Pertsonengan inbertituko dugu, eta ezetz esango diegu kaleratzeei." Bestalde, "zorra eragin duten bankariei gertutik jarraituko diegu eta ustelkeriarekin eta iruzur fiskalarekin amaitzeko lan egingo dugu", gaineratu du.

Ezker Batuko kideek krisi egoeran gobernuek onartu dituzten murrizketak salatu dituzte Bilboko ekitaldian, eta Alba Gutierrez EBren Gipuzkoako zerrendaburuak ere parte hartu du Raquel Modubar lehendakarigaiarekin batera.

Herritarrek bankuekin dituzten zorren ordainketak gelditzeko moratoria eskatu du, "zorra legezkoa den ala ez erabaki arte".

Forondako aireportua

Forondako aireportuak egun osoko ordutegia berreskuratzeko protesta egin dute gaur arratsaldean Ezker Batua-Berdeakeko militanteak. Jose Navas Arabako zerrendaburuak esan du beharrezkoa dela azpiegitura horren "etorkizuna" bermatzea eta terminaleko eta kanpoko enpresetako langileen enplegua "ziurtatzea".

"Hedabideetan hainbeste agertu ez diren arren, langile hauek eskubideak galdu dituzte eta inongo kezkarik kaleratu egiten dituzte, batez ere azkenengo lan erreformaren eraginez".

Eusko Jaurlaritzari Gasteizko aireportua alde batera ez uzteko eskatu dio Jose Navasek.

Ezker Batuakeko militanteek pankartak erakutsi dituzte, lelo ezberdinekin: 'PPk Foronda itxi du', 'Pribatizazioari ez', 'Zerbitzu publikoen alde', 'Enpleguaren alde' eta 'Forondatik hegaz egin nahi dugu' leloekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea