Ezker Batua -

U-21

EB: 'Lopezek bere burua posturagile handienari salduko dio'

Ezker Batuakeko hiru zerrendaburuek (Raquel Modubar, Jose Navas eta Alba Gutierrez) agerraldia egin dute Bilbon, gaur bukatuko den hauteskunde kanpainaren balantzea egiteko.

Ezker Batuaken ekitaldia. Argazkia: EITB.
Ezker Batua-Berdearen ekitaldia, Bilbon

00:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hurrengo Jaurlaritza osatzerako orduan, Patxi Lopez PSEko hautagaiak bere burua "posturagile handienari" salduko diola iritzi du Raquel Modubar Ezker Batuakeko lehendakarigaiak. "Gauza gehien eskaintzen dizkionari, EAJri edo PPri, bere burua salduko dio", gaineratu du.

Ezker Batuakeko hiru zerrendaburuek (Raquel Modubar, Jose Navas eta Alba Gutierrez) agerraldia egin dute Bilbon, gaur bukatuko den hauteskunde kanpainaren balantzea egiteko.

Botoa nori eman ez dakitenei etxean ez geratzeko eskatu die Modubarrek.

PSEri emandakjo boto guztiak "eskuindarrei" joango direla azpimarratu du: "EAJren edo PPren eskuetara joango dira, Lopezi gauza gehien eskaintzen dizkionaren eskuetara".

"Orain, PPk esan du Lopez haien lehendakariordea izan daitekela. Gerta liteke. Urkulluk ere esan du hitzarmen guztiak posible izango direla. Horregatik, Patxi Lopezek bere burua "posturagile handienari" salduko dio", azaldu du.

EBko zerrendaburuak gogoratu du PSE-EEko hautagaiak orain lau urte "gauza bera" egin zuela. "PPrekin itunik ez zuela adostuko esan zigun, vaina berehala kontrakoa egin zuen".

Modubarren ustez, EAJk, PSEk eta PPk "egitasmo ekonomiko beretsua" auzketu dute eta EH Bilduk "dena jartzen du independentziaren menpe". "Ezker Batuak pertsonak eta euren beharrak jarduera politikoaren erdian kokatzen ditu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea