eaeko autonomikoak -

U-21

'ETAren beldurrezko iragana ez ahazteko konpromisoa' hartu du Lopezek

Terrorismoaren biktimak izan dira igande honetan ospatuko diren hauteskundeetarako azken kanpaina-ekitaldiko protagonista nagusiak.

Patxi Lopez PSEko lehendakarigaia. Argazkia: EITB.
PSE-EEren ekitaldia Gasteizen

01:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakari eta PSE-EEko hautagaiak ETAk eragindako "beldurrezko iragana" ez ahazteko konpromisoa hartu du hateskunde-kanpainako azken ekitaldian. "Betirako izango dugu gogoan terrorismoaren biktimen eredua", azaldu du Lopezek.

Lehendakaria terrorismoaren biktimez mintzatu da igande honetan ospatuko diren hauteskundeetarako azken kanpaina-ekitaldian egin duen diskurtsoan.

Gasteizen ETAren biktimak oroitzen dituen monolitoaren aurrean, eta bere aldekoen konpainian, "inoiz gehiago ez errepikatzeko, totalitarismoaren arrazoigabekeria" ez ahazteko eskatu du.

"Euskadira bakea ekarri dutela esaten dutenak gezurretan ari dira, hiltzeari utzi baitiote soilik". Horrez gain, euskal gizarteak ETAri ez diola ezer zor gogorarazi du.

Euskadin zabaldu den garai berri honetan, "bakea eta bizikidetza finkatzeko helburua" izango duela azaldu du Lopezek. "Inork ezingo du Euskadi bitan banatu", ohartarazi die abertzaleei.

"Odolez betetako errealitatea"

PSEren buruzagiaren arabera, "ETAren aurkako borroka, biktimak erreferente izan ditugun borroka etiko bat izan da", eta ezker abertzaletik bakea lortu dutela esan dutenei "gezurretan aritu izana" leporatu die. "Euskadira bakea ekarri dutela esaten dutenak gezurretan ari dira, hiltzeari utzi baitiote soilik", esan du.

Hautagai sozialistarentzat, "odolez betetako errealitate bat izan dugula da benetan gertatu dena, eta hau guztia ez ahazteko beharra daukagu. Beldurrezko iragana ez ahazteko konpromisoa hartuko dut, eta askotan ahanzturan jauzi diren biktimen bidea hartuko dut eredu modura. Demokrazia eta gu defendatzen gaituzten erakundeak defendatuko ditut", gaineratu du.

Azken ekitaldi hori baino bi ordu lehenago, Lopezek ekitaldi labur bat ospatu du Gasteizko Zaramaga auzoan. Bertan, "bere zerbitzu publikoak defendatzen dituen eskubide sozialen Euskadik irabazteko, eta mugarik gabeko murrizketen Euskadik galtzeko" helburuarekin, igandean bozka emateko eskatu die euskaldunei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea