eaeko autonomikoak -

U-21

Rosa Diez (UPyD): 'PSEk eta PPk dena hondatu dute'

Gasteizen egin duten hauteskunde-kanpaina bukaerako ekitaldian, “herrialdea hondatzearen eta historiako krisi latzena sorraraztearen arduradunak izatea” leporatu die PSE-EE eta PPri.

Rosa Diez eta Gorka Maneiro. Argazkia: EFE.
UPyDren ekitaldia, Gasteizen

00:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Diez UPyDko ordezkariak, igandeko hauteskundeen ostean parlamentu-talde propioa lortuko dutela esan du, bere alderdia abertzaleak ez direnek "dena hondatu dutenei ez bozkatzeko erabakia hartu dutenen babeslekua" izango delako.

Gasteizen egin duten hauteskunde-kanpaina bukaerako ekitaldian, "herrialdea hondatzearen eta historiako krisi latzena sorraraztearen arduradunak izatea" leporatu die PSE-EE eta PPri.

PSOEk krisi hitzari "alergia" diola uste du, "eta PPk ere erreskate hitzari alergia dionez, inork ez du ezer ere ez egin". Hori dela eta, "dena hondatzearen erantzuleei bozkatu nahi ez dietenek eta abertzalea ez izatearen beldurrik ez dutenek", bere alderdiari bozkatuko diotela uste du Diezek.

Legegintzaldi oso batean zehar aulki bat izan ondoren,Diezek uste du Eusko Legebiltzarrean talde propioa lortuko dutela, orain arte Gorka Maneiro izan baita alderdi horren ordezkari bakarra azken lau urteetan zehar, eta talde propioa izateko hiru eserleku behar dira.

UPyDren sortzaileak, herritarrek "ondo egindako lana" saritzen dutela eta bere alderdikideak "zintzoak eta ganorazkoak" direla uste du. Hori dela eta, igandean, abertzaleak ez direnak "armairutik atera" eta bere alderdiari bozkatuko diote.

Gainera, UPyD "ETAren aurkako erresistentzia demokratikoaren aukera" dela gogorarazi du. Bere arabera, euskal gizartearen gehiengoak "demokraziaren etsaien aurrean beldurtzen ez den alderdi bat nahi du", eta UPyDk hori egingo duela ziurtatu du.

Beste alde batetik, Gorka Maneiro alderdi horretako lehendakarigaiak igandean UPyD indarberrituta irtengo dela hauteskundeetatik. "Emaitza apartak lortuko ditugu, eta horren ondorioz talde propioa lortuko dugu legegintzaldi berri honetan", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea