eaeko autonomikoak -

U-21

Mintegi: 'Sigla batzuen batura baino gehiago gara, proiektu bat gara'

Mintegik hitzok esan ditu EH Bilduren kanpaina ixteko ekitaldian. Konstituzioko plazan izan da, Donostiako Alde Zaharrean.

Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia. Argazkia: EITB
Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia.
EH Bilduren ekitaldia, Donostian

00:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak esan duenez, koalizioa ez da "sigla batzuk batzea soilik", hauteskunde proposamen batekin, "askoz ere gehiago" da, "herri honentzako proiektua" da. Halaber, errespetatu beharreko "independentziarako eskubidea" babestu du.

Mintegik hitz horiekin itxi du EH Bilduren kanpaina. Konstituzio plazan izan da, Donostiako Alde Zaharrean, musikarekin eta bideoekin girotu dute, azkeneko horien artean Ian Hamilton Eskoziako independentistaren bat azaldu da.

Ekitaldira, besteak beste, honako hauek joan dira: ehunka militante, jarraitzaile, Xabier Isasi Gipuzkoako zerrendaburua, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Lohitzune Txarola Batzar Nagusietako presidentea eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea.

EH Bilduko lehendakarigaiak azaldu duenez, kanpainako asteok "biziak baina oso aberasgarriak" izan dira, eta egungo krisiaren aurrean herriaren "berotasuna" nabaritu ahal izan duela gaineratu du.

Halaber, Amaiurrek eta EH Bilduk ezkerreko independentisten ahotsa administrazioetara eraman dutela gogoratu du, "euren ADNa partaidetzagatik osatuta dago", hori da kideei batzen diena, "entzutea, hitz egitea eta akordioetara iristea". Era horretan, "elkarrizketaren kultura" defendatu du, "EH Bildu ez delako sigla batzuk batzea soilik, askoz ere gehiago da".

Mintegiren hitzetan, ez da hauteskundeak irabaztea soilik, "herri moduan aukeratu ahal izatea" baizik. "Ez ditugu izenondoak nahi, euskara-gaztelera edo euskara-frantsesa, euskal herritarrak gara, hemen eta munduan", nabarmendu du.

Halaber, justizia sozialagatik lan egitea promestu du, eta horretarako "sistemari 180 graduko bira" eman behar zaiola azpimarratu du, pertsonetan zentratzeko, eta ez interes espekulatiboetan, zerbitzu sozial "unibertsalekin eta kalitatezkoekin", baina, hori lortzeko, "erreminta politikoak" beharrezkoak direla esan du. Testuinguru horretan, independentzia defendatu du, Euskadik bere politika propioak egiteko arlo ekonomikoan.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak (EH Bildu dago Udalean) esan duenez, herriarekin gobernatzen ari dira, "Laura Mintegik Eusko Jaurlaritzan egingo duen moduan", pertsonetan pentsatutako ezkerreko politikekin eta normalizazio politikoa lortzeko helburuarekin, subiranotasuna politikoan aurrerapausoak emanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea