eaeko autonomikoak -

U-21

Urkulluk hautestontziak 'EAJren botoekin' betetzeko eskatu du

Bilboko La Casilla pabilioian egindako hauteskunde-kanpainako azken ekitaldian, "igandean hautestontzi guztiak EAJren bozkez betetzea" eskatu du.

Iñigo Urkullu (EAJ). Argazkia: EFE.
EAJren ekitaldia, Bilboko 'Casilla' aretoan

01:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EBBko presidente eta EAJko lehendakarigaiak "bere ibilbide koadernoan" Euskadi "europar nazio bat" izateko helburua duela azaldu du, eta ibilbide hori egin dutenen adibideak jarri ditu, "Euskadi, Québec, Flandes eta Katalunia, adibidez".

Bilboko La Casilla pabilioian egindako hauteskunde-kanpainako azken ekitaldian, "igandean hautestontzi guztiak EAJren bozkez betetzea" eskatu du, bertaratutakoek "ari, ari, ari Urkullu lehendakari" oihukatzen zioten bitartean.

Buruzagi jeltzaleak Andoni Ortuzar, Joseba Egibar eta Xabier Agirre Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako zerrenda-buruen eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidente izateko hautagaiaren laguntza izan du taula gainean.

Urkulluren iritziz, "Euskadi aurrera doa, baina testuinguru ekonomikoko atzeraldi eta depresioek mehatxatu egiten gaituzte". Hori dela eta, "lehenengo helburua laguntzarik gabe dauden milaka euskaldun erreskatatzea izango da".

"Kutxa apurtu behar ez dela esan zutenek, ez dute soilik kutxa apurtu, suntsitu egin dute. Ez da txantxa".

"Patxi Lopezek kanpainan zehar gordetako agenda bat neukala errepikatu du behin eta berriz, eta egia da, Mintegiren, Basagoitiren eta Lopezen telefono zenbakiak dituen agenda bat daukat gordea, eta astelehenetik aurrera zabaldu eta enplegua eta ekonomia suspertzeko akordio bat lortzeko dei egingo diet", aipatu du jeltzaleak.

Amnesiarik gabeko bakea

Urkulluk "amnesiarik gabeko bakea" eskatu du, "ordaindu behar izan dugun sufrimendua ahaztu gabe. Orain dela 75 urte, Francok alderdi eta sindikatu bakoitzeko bi kide erail zituen Santoñan: EAJkoak, EAEkoak, Euskal Langileen Elkartasunekoak, PSOEko sozialistak eta UGTkoak, anarkistak, errepublikarrak eta komunistak hil zituen. 1997an kartzela hori ezagutu genuen garai hartako gudarien konpainian",

ETAren biktimei keinu bat eginez, "gaur biktima guztien omenezko egun bat" dela azpimarratu du. "Gure konpromisoa bakean eraikitako Euskadi bat lortzea da: oroimenez, inor ahaztu gabe eta bizikidetzan eta barkamenean eraikitako Euskadi bat, eta horretarako betirako ahaztu beharko dugu biolentzia, gorrotoak eta beldurrak gure artera gehiago ez bueltatzeko".

Hautestontzietarako deia

PPk kanpainan zehar erabilitako lemari erreferentzia eginez, "batzuk, ‘zu ez bazoaz haiek irabaziko dute’ esanez igaro dute kanpaina guztia. Nik zera esaten diet: Gobernu berri baten alde egiteko joan behar gara igandean bozkatzera, Gobernu garden eta arduradun baten alde bozkatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea