Itxi

X-autonomicas vascas-X

X-autonomicas vascas-X

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U-21

Mintegi: 'Bi herenak abertzaleak izango gara hurrengo legegintzaldian'

Esti Arzuaga

"Herri gisa pentsatu dezagun eta geldi ditzagun Madrilgo aginduak'', esan du EH Bilduko hautagaiak. 21 eserleku eskuratu dituzte.

04:11
Hauteskunde gaueko erreakzioak: Laura Mintegi (EH Bildu)

Alderdi abertzaleek Eusko Legebiltzarrean gehiengoa izango dutela azpimarratu du Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak emaitzak jakin ondoren hauteskunde gauean egin duen agerraldian.

''Hirutik bi abertzaleak izango gara hurrengo legegintzaldian’', esan du Mintegik independentziaren eta euskal presoen hurbilketaren aldeko oihuen artean.

''Guk, soberanistok, Europan Euskal Herri libre bat egiteko konpromisoa hartu dugu'', azpimarratu du Laura Mintegik. ''Herri gisa pentsatu dezagun, Madrilgo erasoei aurre egiteko'', esan du jarraitzaileen aurrean. ''Beste garai batean gaude, atzeranzko biderik ez daukana’’, gaineratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena