EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21-eko hauteskundeak

Gobernu itunak: EAJk du erabakia

EH Bildurekin edota PSE-EErekin bat egiteak soilik emango lioke alderdi jeltzaleari gehiengo absolutua Eusko Legebiltzarrean

Hauteskundeetako itunak
EAEko hauteskundeak
Hauteskundeetako itunak

I. Herce

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskundeak argi irabazi eta gero, Eusko Alderdi Jeltzaleak zer bide hartu erabaki egin beharko du: bakarrik agindu edo beste alderdi batekin bat egin, legegintzaldirako lasaitasuna ekarriko liokeen itun bat lortzeko.

Bi formulak soilik bermatuko lukete gehiengo absolutua: lehena, itunik indartsuena, EH Bildurekin, bigarren indarrarekin, bat egin, 48 eserleku batuko bailituzkete.

Jeltzaleen eta sozialisten arteko itunak, aldiz, 43 legebiltzarkide bilduko lituzke, gehiengo absolutua izateko gutxienez behar direnak baino 5 gehiago.

Bi aukera horiek bakarrik emango liokete gehiengo absolutua. EH Bilduk eta Alderdi Sozialistak bat eginez gero, aldiz, 37 eserleku lortuko lituzkete; gehiengo absolutua lortzeko baten faltan egongo lirateke. Hala, egoera hori jazoko balitz, EAJk eta PPk euren indarrak batuz gero, berdintasuna egongo litzateke Legebiltzarrean. Kasu horretan, UPyDren boto bakarrak izango luke giltza.

Hauteskunde kanpainan, burukide jeltzaleek ez dute aurreratu nahi izan zein itun formula duten gustukoen, nahiz eta buruzagi batzuk "geometria aldakorraz" mintzatu diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea