Ezker Batua -

U-21

Ezker Batua Legebiltzarretik kanpo geratu da 28 urteren ondoren

Navas eta Modubarrek Aranari leporatu diote porrota, iaz bi alderdiak (Ezker Batua eta Ezker Anitza) banandu zirelako.

Ezker Batua Legebiltzarretik kanpo geratu da 28 urteren ondoren. Irudia: EITB
Ezker Batua Legebiltzarretik kanpo geratu da 28 urteren ondoren
Hauteskunde gaueko erreakzioak: Jose Navas (EB)

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Batua-Berdeak (EB) Eusko Legebiltzarretik kanpo geratu da 28 urtez ordezkaritza izan ostean; alderdiaren zuzendaritzaren ustez, Euskadiko "ezker sozialaren haustura" da emaitza azaltzen duena.

Jose Navas alderdiaren bozeramailearen eta Raquel Modubar lehendakarigaiaren esanetan, EBk Ezker Anitza-Ezkerrarekin banandu izanak ekarri du porrota. Ezker Anitzak ere ez du ordezkaririk lortu hauteskundeetan.

EBren egoitzan egindako prentsaurreko batean Navasek eta Modubarrek esan dutenez, alderdiak kalean izaten jarraituko du, nahiz eta eserlekurik ez duten lortu.

"Legebiltzarra jardunaldi politikoaren alde bat besterik ez da. Arazoak, mobilizazio sozialak eta grebak kalean daude, eta bertan aurkituko gaituzte", gaineratu du Modubarrek.

Navas oso kritiko azaldu da hauteskunde hauetan jazotako ezkerraren hausturarekin: "Botoaren hausturak Legebiltzarrean ezker sozialaren ordezkaririk ez egotea ekarri du".

Bi politikariek Aranari leporatu diote porrota, iaz bi alderdiak (Ezker Batua eta Ezker Anitza) banandu zirelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea