Itxi

X-autonomicas vascas-X

X-autonomicas vascas-X

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskundeen osteko bilera

Euskadiko PPren bilera Bilbon, Basagoitiren etorkizuna airean dagoela

Erredakzioa

Alderdiko zuzendaritzak EAEko hauteskundeetako emaitzak ebaluatuko ditu; izan ere, PPk 1990eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetatik autonomiko batzuetan lortu dituen emaitza txarrenak dira.

  • Antonio Basagoiti Euskadiko Alderdi Popularreko burua, EAEko zuzendaritzarekin batera.

    Antonio Basagoiti Euskadiko Alderdi Popularreko burua, EAEko zuzendaritzarekin batera. Argazkia: EFE

Euskadiko Alderdi Popularreko zuzendaritzak batzarra egingo du astearte honetan Bilbon, igandeko hauteskundeetan izandako emaitzen balorazioa egiteko. 1990eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetatik, autonomiko batzuetan inoiz jaso dituen emaitza txarrenak izan dira. Hori dela eta, Antonio Basagoitik, Euskadiko popularren buruak, hausnarketa egingo du, alderdiaren buruzagitzan jarraitu ala ez erabakitzeko.

Eusko Legebiltzarrean 10 eserleku egokitu eta gero, buruari bueltak eman zizkiola eta dimisioa ematea pentsatu zuela aitortu du Antonio Basagoitik.

Astelehenean Madrileko PPren zuzendaritzarekin elkartu ostean egingo dute bilera Euskadiko popularrek. Basagoitik Madrileko alderdikideen babes “irmoa eta garbia” jaso zuen, Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak adierazi zuenez.

Atzoko bileran, Basagoitik ez zuen dimisioa aurkezteko asmorik agertu, eta Euskadiko Alderdi Popularrak zuzendaritzaren babesa jaso zuen, "orain arte bezala lanean jarraitzeko", baita Mariano Rajoy presidentearena ere, Maria Dolores de Cospedalek gaineratu duenez.


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena