EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
U21
Mari Mar Blanco legebiltzarkidea izango da, eserlekua atera gabe
Euskadiko Alderdi Popularrak Arabako hautagai zerrendako seigarrenari tokia egitea erabaki du, baina ez du jakinarazi Eusko Legebiltzarretik kanpo nor geratuko den.
Redacción
Mari Mar Blanco, Miguel Angel Blanco Ermuako zinegotzi ohiaren arreba, Alderdi Popularreko legebiltzarkidea izango da, igandeko EAEko hauteskundeetan eserlekua egokitu ez bazaio ere. Eusko Legebiltzarrean eserlekua izan dezan, Arabako zerrendan gora mugituko du PPk.
Alderdi Popularrek 5 eserleku atera ditu Araban igandeko hauteskundeetan, eta Mari Mar Blanco Arabako zerrendako seigarrena zenez, Eusko Legebiltzarretik kanpo gelditu zen.
Miguel Angel Blancoren arreba 2009an sartu zen legebiltzarrean, eta legebiltzarkide izaten jarrai dezan, Arabako zerrendan gora mugitzea erabaki du alderdiaren zuzendaritzak. “Erabaki politikoa izan da”, eta Antonio Basagoitik bere gain hartu du erabakia, Alderdi Popularrak jakinarazi duenez.
Igandeko hauteskundeetan aukeratuak izan diren Arabako Alderdi Popularreko legebiltzarkideak ondoregoak dira: Iñaki Oyarzabal alderdiaren Euskadiko idazkari nagusia, Javier Maroto Gasteizko alkatea, Laura Garrido, Carmelo Barrio eta Maria Carmen Lopez de Ocariz.