EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Salaketa

Diligentziak, Lopezek boza eman zuenean izandako istiluak argitzeko

Patxi Lopezek boza eman zuenean presoen aldeko pankartak zeramatzan lagun talde baten aurka salaketa jarri zuen Manos Limpias sindikatuak.

Istiluak lehendakariak boza eman zuen hauteslekuan.
Istiluak lehendakariak boza eman zuen hauteslekuan.
Istiluak lehendakariak boza eman zuen hauteslekuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak diligentziak ireki ditu Patxi Lopezek eta bere emazteak EAEko Legebiltzarrerako hauteskunde-egunean botoa eman zutenean istiluak eragin zituztenen aurka.

Manos Limpias sindikatuak salaketa jarri zuen gertaera "Estatuko erakundeen eta botere banaketaren aurkako delitua" zelakoan.

Sindikatuak ohar batean jakinarazi duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak diligentziak irekitzea erabaki du eta hauteskunde delitua gehitu du.

Istiluak Bilboko Iruarteta hauteslekuan gertatu ziren. Patxi Lopez eta bere emaztea bozkatzera joan ziren, bertan zain zegoen talde batek "Preso eta iheslariak etxera" zioten pankartak atera zituen, eta PSE-EEren hautagaiaren segurtasun taldeko kideekin tentsio uneak egon ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea