EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

12:18

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Bilera-sorta

PPk Urkullu babestuko du, 'Batasunarekin bazterrak nahasten ez baditu'

Erredakzioa

Basagoitik azaldu duenez, lehentasuna krisi ekonomikoa bada baino ez du babestuko EAJ.

01:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak babesa eskaini dio gaur Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiari, betiere helburu nagusia krisi ekonomikoa konpontzea bada. Hori horrela, helburua "Batasunarekin bazterrak nahastea" edo Gernikako Estatutua zalantzan jartzea bada, ez diola lagunduko ohartarazi dio.

Bi alderdietako ordezkariak ordubetez batzartu dira gaur goizean Sabin Etxean, Bilbon, EAJk legegintzaldi akordioak bilatzeko abiatutako lehen bilera-sortaren baitan.

Basagoitik azaldu duenez, bilera "lehen hartu-emana" baino ez da izan, eta PPk jeltzaleen lehentasunak ezagutu arte itxarongo du babesa eman edo ez erabakitzeko.

Horrenbestez, EAJk "bizikidetza esparrua zalantzan jartzen badu" eta horren lehentasuna "desegonkortasuna sortzen duen nahaspila [sustatzea]" bada, PPk ez diola babesik emango argi utzi nahi izan du.

EAEko PPko buruaren esanetan, bere alderdiak "irmotasun demokratikoa" eta "Batasunaren aurrean zorrotz agertzea" defendatuko du, ETAren amaiera lortzeko. Horren ildotik, "adierazpen lotsagarriak" egitea egotzi dio Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiari, lehengo eguneko atxiloketak ezin dituela txalotu esan zuelako.

Bestalde, PPk Iñigo Urkulluren inbestiduraren aurka bozkatuko duela aurreratu du Basagoitik.


Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena