EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

18:17

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Elkarrizketa Radio Euskadin

PSE: 'EAJ gai handiak konprometitu nahian, ezertara konprometitu gabe'

Erredakzioa

EAJri zergen eta bakearen arloko proposamenetan “eperik” ez jartzea kritikatu dio, baina bai “kasualitatez autogobernuan”.

  • Jose Antonio Pastor, PSE-EEko bozeramailea, Radio Euskadin.

    Jose Antonio Pastor, PSE-EEko bozeramailea, Radio Euskadin. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak esan duenez, EAJk etorkizuneko Legebiltzarra osatuko duten alderdiei emandako dokumentuak "gai nagusiak konprometitu nahi ditu", alderdi jeltzalea "argi ezertan konprometitu gabe".

Halaber, besteak beste, erreforma fiskalean eperik ez jartzea leporatu dio, eta bai autogobernuaren gaietan.

Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Pastorrek esan du alberdi nazionalistak ezarritako ibilbide orria "borobila karratua bilakatzeko saiakera" dela azaldu du.

Buru sozialistearen ustez, Iñigo Urkullu presidente den alderdiak "gai garrantzitsu guztietan guztiak konprometitu nahi dite, Gobernuari, balizko koalizioei eta babesei dagokionez ezertan konprometitu gabe".

Bestalde, EAJk gainerako alderdiei helarazitako dokumentuak gai fiskalean, zerbitzu sozialetan, bakean eta bizikidetzan proposamenak ezartzeko eperik ez jartzea kritikatu du, eta bai "kasualitatez autogobernuari dagokionean".

Epeak

Pastorren hitzetan, "krisi ekonomikoaren eta politika ekonomiko-sozialaren gaiek lehentasuna dutela esaten bada, logikoena  proposatzen diren batzorde horietan epe bat jartzea da gai fiskaletan eta zerbitzu sozialenean.





Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena