EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

11:54

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Eusko Jaurlaritza berria

EH Bilduk baztertu egin du EAJrekin koalizio-gobernua osatzea

Erredakzioa

Laura Mintegik azaldu duenez, EH Bilduk ezin du aurrekontuak onartzeko konpromisoa hartu aurretik aurrekontu horien edukia ezagutu gabe.

  • Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaia. Artxiboko irudia

    Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaia. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Laura Mintegik iragarri duenez, EH Bilduk baztertu egin du EAJrekin koalizio-gobernua osatzeko balizko aukera.

Horrez gain, koalizio soberanistak Legebiltzarrean izango duen bozeramailea bera izango dela zehaztu du eta oraindik lehendakari izateko bere hautagaitza aurkeztuko duten ala ez erabaki gabe dagoela jakinarazi du.

Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, Laura Mintegik argitu du balizko koalizio-gobernua baztertu arren, EAJrekin hitz egiten jarraituko dutela.

Nolanahi ere, EH Bilduren eta EAJren arteko akordio iraunkorrak edukiaren arabera posible izango direla erantsi du. Gai sozio-ekonomikoetan hitzarmenak lortzea zaila izango dela onartu du eta adibide moduan aurrekontuak jarri ditu. Mintegiren hitzetan, “aurrekontuen edukiak aurretik ezagutu gabe ezin dugu horien aurka zuzenketarik ez aurkezteko konpromisorik hartu”.

Aitzitik, bakegintza, elkarbizitza eta autogobernua bezalako esparruetan jeltzaleekin adostasunetara heltzeko aukerak egon badaudela esan du. “Antzeko sentsibilitatea daukagu, planteatzen ditugun azken helburuak eta abiadurak ezberdinak izan arren”, nabarmendu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena