Albisteak -

Soslaia

Alexis Tsipras: Greziatik, EBren zorroztasun politikaren kontra

SYRIZAren bozeramailea izango da Europako Ezkerraren Alderdiko hautagaia Europako hauteskundeetan. Ibilbide luzea du politikan, eta babes zabala Grezian.

Alexis Tsipras (Atenas, 1974) izango da Europako Ezkerraren Alderdiko hautagaia. Argazkia: Efe
Alexis Tsipras (Atenas, 1974) izango da Europako Ezkerraren Alderdiko hautagaia.
Alexis Tsipras, Europako Ezkerraren hautagaia

Manu Gimenez | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexis Tsipras (Atenas, 1974) izango da Europako Ezkerraren Alderdiko hautagaia 2014ko hauteskunde europarretan.

Europako Ezkerraren Alderdia koalizio bat da, eta bertan sartzen dira Europar Batasuneko sozialdemokratengandik ezkerrerago dauden alderdiak. Koalizioan daude, besteak beste, Espainiako Ezker Batua, Alemaniako Ezkerraren Alderdia, PCF frantziarra, PRC italiarra, BE portugaldarra eta SYRIZA greziarra.

Ingeniari zibila ikasketaz, Alexis Tsipras hautagaia alderdi komunistetako kide izan da 80ko hamarkadaren amaieratik. Hala, Synaspismosen ibili da urte askotan.

1999an, Greziako Mugimendu Ezkertiarren eta Ekologikoen Koalizioko (Synaspismos) gazteen idazkari nagusi izendatu zuten, eta kargu horretan egon zen 2003ra arte.

Gero, 2006an, Atenaseko alkategai izan zen, Synaspismosek eta SYRIZAk babestuta.

2008an, Synaspismos alderdiko presidente izendatu zuten, eta 2009tik parlamentaria eta SYRIZA taldearen bozeramailea da.

Proposatzen duena

Hautagai ezkertiarrak Europar Batasunaren zorroztasun politikaren kontrako kanpaina egingo du. Horren harira, mailegurik gabeko hazkundea aldarrikatuko du, zorrik ez pilatzeko. Izan ere, Greziako esperientziak asko baldintzatu du bere ikuspuntua. Aurreko batean, esaterako, Greziak jasotako kredituen % 98 zorraren interesak eta banketxeen zorrak ordaintzeko erabili zela salatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea