Albisteak -

Ustelkeri akusazioak

Soraya Rodriguezen aurka auzitara jotzea aztertzen ari da Cañete

Diru beltzean gainsoldatak jasotzen dituela iradokitzea egotzi dio PPren hautagaiak PSOEko bozeramaileari.

Arias Cañete PPren hautagaia. EFE
Arias Cañete PPren hautagaia. EFE
Arias Cañete PPren hautagaia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Arias Cañete PPren Europako hauteskundeetarako zerrendaburua Soraya Rodriguez PSOEko bozeramaileari zuzendu zaio asteazken honetan, eta berak edo Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak diru beltzean gainsoldatak jaso dituztela Diputatuen Kongresutik kanpo esaten badu, "handik eta hilabetera" auzitara joko duela ohartarazi dio.

Telecinco telebista-katean egindako elkarrizketa batean, Rodriguezek akusazio hori iradoki duela esan du Cañetek. "Bere burua auzitegietan defendatu ahalko du", gaineratu du.

Ministro ohiaren esanetan, oposizioko diputatu zenean 2.200 euroko soldata jasotzen zuen PPren partetik, alderdiko Ekonomia eta Enplegu idazkaria zelako. Horretaz aparte, diputatu soldata ere zuen.

Cañetek adierazi duenez, PPk ematen zion diru hori "soldata bat" zen, ez "gainsoldata" bat, eta diru beltzean kobratzen zuela iradokitzea egotzi dio Rodriguezi. Hori dela eta, "ausarta" izan dadin, eta akusazio hori "argi eta garbi" egiteko eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea