Albisteak -

Europako Parlamentua

Mugak, zigarreta elektronikoaren merkatuari

Europak lege-hutsunetik atera du zigarreta elektronikoa. Produktu hauen salerosketa indartu egin da azken urteetan eta egun Europar Batasunean zazpi milioi erabiltzaile daude.

Zigarreta elektronikoaren merkatuari mugak jarri dizkio Europar Batasunak.
Zigarreta elektronikoaren merkatuari mugak jarri dizkio Europar  Batasunak.
Zigarreta elektronikoaren merkatuari mugak jarri dizkio Europar Batasunak.

Euskadi Irratia / eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europak lege-hutsunetik atera du zigarreta elektronikoa. Europako Parlamentuak otsailean onartu zuen tabakoaren zuzentarau berria, eta mugak ipini dizkio zigarreta elektronikoaren merkatuari. Produktu hauen salerosketa indartu egin da azken urteetan eta egun Europar Batasunean zazpi milioi erabiltzaile daude.

Neurriak bi aukera ematen dizkie ekoizleei. Lehena, farmazia produktu gisa aurkeztea, erretzeari uzteko tresna izango balitz bezala, nikotinazko partxeen modura; edo bigarrena, tabakoaren etiketa ipintzea, zigarreta arrunten pareko trataera izateko.

Osasun arloko adituek diote ez dagoela frogatuta zigarreta elektronikoa onuragarria denik, eta hala, aldarrikatzen dute tabako arruntari ezartzen zaion legedi berbera ezarri behar zaiola.

Baina legedia harago eramatea ere eskatzen dute, eta zigarreta elektronikoaren inguruko ikerketa bultzatzea.

Bestalde, Industriak zuzentarauaren aurka egin du. Europak ahalbidetzen dituen bi aukeren aurka azaldu da. Farmazia produktu izendatuz gero, zientifikoki frogatu behar dute erretzeari uzteko eraginkorrak direla eta osasunari mesede egiten diotela. Eta ez dute nahi zigarro arruntak balira bezala tratatzea. Arrazoia, bikoitza da: zigarro arrunt bat bezain kaltegarria ez dela eta erretzaile pasiboei kalterik egiten ez diela esaten dute.

Osasunaren Mundu Erakundeak dio zigarreta elektronikoak erretzen dituzten hiru lagunetik bik, zigarro arruntak erretzen jarraitzen dutela.

Horrez gain, zigarreta elektronikoa arautu egin du Europak, baina Europar Batasuna harago joan da zaporedun zigarroekin. 2016tik aurrera debekatuta egongo dira usaindun zigarroak (txokolatezkoak edo marrubizkoak, esaterako); eta 2020tik aurrera, mentazkoak batuko zaizkie debekatutako zigarreten zerrendari.

____________________________

INFORMAZIO GEHIAGO: Europako Hauteskundeei buruzko webgune berezia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea