Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

Rubalcabak Rajoyren politikei 'ezetz' esateko deia egin du

PSOEko buruzagiak salatu duenez, Espainiako Gobernuko presidenteak Europako hauteskundeak bere politikei buruzko "erreferenduma" izatea nahi du.

Alfredo Perez Rubalcaba, Donostian egindako mitinean. EiTB
Alfredo Perez Rubalcaba, Donostian egindako mitinean. EiTB
Alfredo Perez Rubalcaba, Donostian egindako mitinean. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen politikoei "ezetz" esateko deia egin du. Izan ere, agintariak Europako hauteskundeak bere politikei buruzko "erreferenduma" izatea nahi duela ohartarazi du buruzagi sozialistak.

Rubalcaba Donostiako Kursaalean izan da, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiarekin eta Eider Gardiazabal hautagaiarekin batera. Hitzaldi hasieran, txalo zaparrada bat eskatu du Paulino Luesma zenaren omenez.

PSOEko idazkari nagusiaren esanetan, hilaren 25eko hauteskundeak "ezohikoak" izango dira, Europa "egoera kritikoan" dagoelako eta hauteslekuetan "krisitik nola eta noiz atera" erabaki beharko delako. Halaber, bozak ezkerrak irabaztea ezinbestekoa dela nabarmendu du, "Europako hegoaldeak iparraldearen elkartasuna behar duelako, eta hori ezkerrak baino ez duelako emango".

Bestalde, Patxi Lopez subiranotasuna eta hainbat eskuduntza Europaren esku uztearen aldea gertu da, "eta horretarako klonpexu probintzianoetatik eta nazionalismo egoistetatik urrundu beharra dago".

"Nazionalistek Euskadi Europara eramango dutela esaten dute, baina benetan nahi dutena Europaren zati bat bereganatzea da, eta hori ez da posible", ohartarazi du lehendakari ohiak.

Eider Gardiazabal europarlamentariak talde sozialistak Bruselan egindakoa defendatu du, eta ezkerraren alde bozkatzea eskatu du, Europako politiken norabidea aldatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista