Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

Maneiro: 'PP-PSOE koalizioa indarrean dago dagoeneko, ustelkeria'

UPyDko legebiltzarkideak bi alderdi horiek "krisia eta ustelkeria orokortua" ekarri dituztela kontuan izateko deia egin du.

Gorka Maneiro, UPyDk Getxon egindako ekitaldian. EiTB
Gorka Maneiro, UPyDk Getxon egindako ekitaldian. EiTB
Gorka Maneiro, UPyDk Getxon egindako ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak PPren eta PSOEren arteko "koalizio handia" dagoeneko "indarrean" dagoela nabarmendu du: "ustelkeria".

UPyDk ekitaldia egin du astelehen goizean Getxon (Bizkaia), Europako hauteskundeetako kanpainaren baitan. Arratsaldean, Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidentea (PP) hil dute, eta, horren ondorioz, UPyDk bertan behera utzi ditu hauteskunde ekitaldi guztiak.

Goizeko ekitaldian, Maneirok hizpide hartu ditu PPren eta PSOEren artean "koalizio handia" egiteko proposamenak, eta koalizio hori "dagoeneko indarrean" dagoela eta "azken urteetan izan ditugun ustelkeria" dela salatu du.

Maneiroren hitzetan, PPk eta PSOEk "akordioa" dute "euren interes alderdikoiak" defendatzeko, batetik, eta "Espainian oinarrizko aldaketarik ez egiteko", bestetik.

Hori horrela, EAEko UPyDko bozeramaileak "koalizio handi horrek krisia, ustelkeria orokortua eta pobrezia ekarri dizkigula" kontuan izateko deia egin die herritarrei.

Bestalde, Maneirok terrorismoaren biktimak omentzeko ekimen bat azaldu du Getxon, Getxon ETAk hilketa ugari egin dituelako. Ekimena Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du, eta hilketak izan diren tokietan plakak jartzean datza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea