Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

Europarekin ados ez daudenen botoa eskatu du Eider Gardiazabalek

PSE-EEko hautagaiak maiatzaren 25ean bozkatzera joatea "beharrezkoa" dela nabarmendu du.

Eider Gardiazabal, PSEk Errenterian egindako ekitaldian. EiTB
Eider Gardiazabal, PSEk Errenterian egindako ekitaldian. EiTB
Eider Gardiazabal, PSEk Errenterian egindako ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eider Gardiazabal PSOEren Europako hauteskundeetarako euskal hautagaiak sozialisten alde bozkatzeko deia egin die "orain arte erakunde europarretan ikusi dutena gustuko ez dutenei".

Gardiazabal Errenterian (Gipuzkoa) izan da astelehen goizean, Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidentearen hilketa gertatu baino lehen. Krimen horren ostean, PSOEk bertan behera utzi ditu arratsalderako aurreikusita zituen ekitaldi guztiak.

Goizeko ekitaldian, Gardiazabalek bozkatzera joatea "beharrezkoa" dela ohartarazi du, batik bat Europako erakundeen norabidearekin ados ez daudenen kasuan.

Hautagai sozialistaren hitzetan, Jean-Claude Juncker Europako Alderdi Popularraren Europako Batzorderako presidentegaia "troikaren murrizketa guztien erantzulea" da.

Horren aurrean, Martin Schulz hautagai sozialdemokrataren proposamena "zeharo ezberdina" dela aipatu du, "gazteentzako enplegu planaren ikurra" baita. Gainera, "bankuek eta espekulatzaileek krisia ordain dezaten, finantza operazioei zerga bat jartzea" proposatu duela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista