Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: UPyD

Donostia 2016n indarkeriari buruzko hausnarketa egitea eskatu du UPyDk

Toni Canto diputatuak babesa agertu dio Manu Aguirre UPyDren Europako hauteskundeetarako hautagaiari.

Toni Canto (erdian), UPyDk Donostian egindako ekitaldian. EiTB
Toni Canto (erdian), UPyDk Donostian egindako ekitaldian. EiTB
Toni Canto (erdian), UPyDk Donostian egindako ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Toni Canto UPyDko diputatuak Donostia 2016 Europaren Kultura Hiriburua proiektuaren baitan "indarkeriari eta indarkeriak hemen –Euskadin- eta munduko beste edozein tokitan izandako ondorioei buruzko hausnarketa bat egitea" eskatu du.

Canto Donostian izan da, UPyDk Europako hauteskundeetarako kanpainaren barruan egindako ekitaldi batean. Gorka Maneiro EAEko PPko burua eta Manu Aguirre hautagaia ere izan dira bertan.

"Ez dut inon ikusi Europar Batasunean basakeri gehien izan diren lekuetako batean gaudela islatzen duen ezer. Gizateriaren aurkako krimenak izan dira, benetako genozidioa, eta 300dik gora hilketa argitu gabe daude oraindik, errealitate hori ukatzen duen norbaitek gobernatzen duen leku honetan", gaineratu du.

Bestalde, Gorka Maneirok hauteskundeetan "kritikoak izatea, parte hartzea eta gauzak aldatzea erabakitzea" eskatu die herritarrei. "Alderdi-bitasunari 10 egun baino ez zaizkio geratzen", aurreratu du.

Horren esanetan, UPyDk "suspertu" egingo du demokrazia, "guztiz ezinezkoa baita ustelkeria, murrizketa sozialak eta herrialdea krisira eraman duten politika ekonomikoak sustatu dituztenek hemendik aurrera guztiz kontrakoa lortuko dutela esatea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPyD albisteak