Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

Elpidio Silva: 'Espainiako demokrazia korporazioen esku dago'

Movimiento RED alderdiko hautagaiak agerraldia egin du Ezker Batuaren egoitzan, Bilbon.

Elpidio Silva epailea. EFE
Elpidio Silva epailea. EFE
Elpidio Silva epailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Movimiento RED alderdiaren Europako hauteskundeetarako hautagaiak, Elpidio Silva epaileak, Espainiako demokrazia "ongi araututa eta behatuta ez dauden korporazioen esku" dagoela salatu du.

Silvak prentsaurrekoa eskaini du Bilbon, eta, bertan, Espainiako Estatuak "ia zilegitasun osoa" galdu duela nabarmendu du. "Nola da posible Estatuak ehunka mila pertsona, preferentistak, Iberiako langileak edo argindarraren bezeroak, baztertu izana?", galdegin du.

Epaileak Ezker Batuaren egoitzan egin du agerraldia. Izan ere, alderdi horrek askatasuna eman die militanteei nahi duten alderdi ezkertiarraren alde bozkatzeko, baina Elpidio Silvaren alderdia babestu du.

RED alderdiko buruaren esanetan, "oso erraza" da egungo egoerari buelta ematea, eta justiziaren arloan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia "gerentzia hutsa" izatea proposatu du, "eta ez epaileak kartzelatzen dituen aginte organo bat".

Silvak Espainiako Bankua kentzea proposatu du, "ez duela ezertarako balio erakutsi baitu", eta beste hainbat erakundetan "aldaketak" egitea, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean eta Energiaren Batzorde Nazionalean, kasu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea