Albisteak -

hauteskunde kanpaina: EAJ

Ortuzar: 'Euskadik eta Kataluniak helburu berbera dute'

EAJko presidentearen aburuz, Europak ez ditu Euskadi eta Katalunia "botako", "motorrak" baitira.

EAJren ekitaldia Bergaran. EiTB
EAJren ekitaldia Bergaran. EiTB
EAJren ekitaldia Bergaran. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko presidentearen esanetan, Euskadi eta Katalunia "egoera ezberdinetan" daude eta "bide ezberdinak" egin behar dituzte, baina "helburu berbera" dute, biak "nazioak" baitira eta euskal herritarrek eta kataluniarrek baino ezin dutelako "euren etorkizuna erabaki".

Ortuzar Bergaran izan da, Izaskun Bilbao Europako hauteskundeetarako hautagairekin, Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidentearekin eta Jordi Turull CIUko kidearekin batera.

Hitzaldian, EAJren EBBko buruak euskal herritarrak eta kataluniarrak ez dituztela "Europatik botako" aurreratu du, europarrak baitira, eta inork ez baititu "bi motor" horiek bota nahiko.

"Nola botatuko ditu Europak europarrak diren eta europarrak izaten jarraitu nahi duten milioika eskoziar, euskal herritar eta kataluniar?", galdegin du.

Horren esanetan, PP eta PSOE "oker" daude, arazoen konponbidea ez baita "atea ixtea", baizik eta "akordioa eta elkarrekiko errespetua".

"Elkar ulertzeko prest gaude, eta indartsu izanda luzatzen dugu eskua, euskal herritarrok eta kataluniarrok indartsu baikaude, beti bezain indartsu", azaldu du Ortuzarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Araba